ARDURADUN TEKNIKOA:

Idoya Remírez Alcalde

C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren

948 33 16 11

Toki-garapena eta Enplegua

Alorraren helburua ibarraren garapena bultzatzea da, bai ekonomian, bai gizarte arloan, betiere tokiko baliabideak indartuz eta lurraldeko eragile guztiak txertatuz:

  • Ekintzailetza sustatzea, ekintzailetza sustatzeko laguntzak kudeatzea, lokalen alokairua eta erosketa, kontratazioa, eta ekintzailetzaren aldeko ekimenak bultzatzea.
  • Enplegua sustatzea, ibarrean lan-aukerak sustatuta.
  • Ibarrean kokaturiko merkataritza eta ostalaritza establezimenduen nahiz zerbitzuen sustapena egitea. Txikizkako merkataritza dinamizatu eta bultzatzea, eta elkarlanaren bidez, indartzea.
  • Turismoari loturiko zerbitzuen garapena, ingurunea balorizatzeko eta zaintzeko eragilea baita.
desarrrollo-local5-egues

AGENDA 21

Tokiko Agenda 21 udalerrietako plangintza estrategikorako prozesu bat da, garapena jasangarritasunerantz bideratzeko, hala ekonomian nola gizarte eta ingurumen arloetan. Helburuak udal agintarien eta udalerriko herritarren artean finkatzen dira.

Agenda 21 ekimena Nazio Batuek Ingurumenaz eta Garapenaz Rio de Janeiron egindako konferentzian zehaztu zen (Brasil, 1992), mundu osoan hirietako bizimoduak ingurumenean sortzen duen eragina tokian-tokian murrizteko. Saioari “Lurraren Gailurra” esan zitzaion. Hasieran, ekimenari 173 herrialde atxiki zitzaizkion, eta handik bi urtera, Aalborg hirian (Danimarka)Aalborgeko Gutunasinatu zen, agiriak bildutako jarraibideak eta neurriak osatzeko.  

Eguesibarko Udala Agenda 21 berritzeko lanak egiten ari da, gaur egun.

EGUESIBARKO PLAN ESTRATEGIKOA

Eguesibarko Plan Estrategikoa Eguesibarko Udalaren borondatez sortu da, ahaleginak batzeko, Ibarraren etorkizuna pentsatu, planifikatu eta eraikitze aldera.

Planak toki garapeneko alderdirik estrategikoenak bateragarri egin nahi ditu: hau da, lurralde eredua, gizarte eredua, jarduera ekonomikorako eredua eta Eguesibarko egikeran nagusi diren funtsezko oinarriak: partaidetza, berdintasuna, jasangarritasuna, lankidetza publikoa-pribatua eta gardentasuna.

Hori guztia, bilakaera bat lortzeko eta gure udalerria honelakoa izateko:

  • Udalerri integratzailea. Hau da, garapenak herritarren eta lurralde guneen arteko gizarte eta lurralde kohesioa sustatu behar du.
  • Udalerri jasangarria. Baliabideak arduraz erabili eta bere ingurunea zainduko duen udalerria
  • Udalerri adimentsua. Jarduera ekonomiko berritzaileak sustatuko dituen udalerria, bere gizartearen potentzialtasunetan oinarritua
  • Udalerri atsegina. Herritarrak bizitzeko moduko udalerria, bai eta beren eguneroko, aisia eta denbora libreko jarduerak egiteko modukoa ere.
  • Udalerri lehiakorra. Enpresa-ekimen berriak kokatzearen aldeko udalerria.