Zabalik da gabonetako erakusleihoen lehiaketan botoa emateko epea

 Hemen: Merkataritza

Jada zure erakusleiho gogokoenaren aldeko botoa eman dezakezu hemen: https://valledeeguesparticipa.com/participa/escaparates-erakusleihoak/!

Gainera, herri-bozketan parte hartzen duten pertsona guztieen artean 50 euroko 5 erosketa-txartel zozketatuko dira, lehiaketara aurkeztutako establezimenduetan trukatzeko.

Herri-bozketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak hiru proposamen bozkatu beharko ditu, 3, 2 eta puntu 1eko lehentasun-hurrenkeran, eta puntu gehien lortzen dituen proposamenak irabaziko du.

Hiru proposamen bozkatzen ez badira, bozkak ez du baliorik izango.

Pertsona bakoitzeko bozketa bakarra onartuko da; NAN batek bozketa bat baino gehiago egiten duela atzemanez gero, egindako lehenengo bozketa bakarrik hartuko da kontuan.

Establezimendu batek ezin izango du sari bat baino gehiago jaso; beraz, boto gehien jaso dituen establezimenduak epaimahaiaren sari bat lortu badu, publikoaren saria herri-bozketan boto gehien lortu dituen hurrengo establezimendura pasatuko da.

* Herri-bozketan ezin izango dute lehiatzen diren establezimenduen titularrek parte hartu

programa-egues-navidad-4img_4567