Udalaren Kirol Zerbitzuak era askotariko kirol jarduerak eskaintzen ditu bizilagun guztientzat:
HAUR ETA GAZTEENDAKO JARDUERAK
KIROL JARDUERAK
Udalaren kiroldegietan, monitoreek hainbat jarduera ematen dituzte.
- Uretakoak: igeriketa 6 hileko umeetatik 14 urtera arteko gazteentzat; uretara egokitutako kirolak; waterpoloan hastea, eta igeriketa sinkronizatua.
- Lehorrekoak: hala nola aerobic, pilates, kirol aurreko jokoak, dantzarako hastapena, dantza modernoa, borroka-arteetan hastea, haur aerobic, hip hop, zumba, talde kiroletan hastea, mugimendu erritmikoak, etab.
- Erraketadunak: Tenisa eta padela 5etik 14 urtera bitarte.
KIROL ESKOLAK
Kirol Eskolak 6 urtetik 16 urtera bitartekoentzat da. Programa honen bidez, hainbat kirol irakatsi eta landu nahi dira, bai eta oinarrizko kirola sustatu ere.
Kirol Eskolak kirol klubek kudeatzen dituzte. Klubek Eguesibarko Udalak ezarritako araudia bete beharko dute eta, ordainez, diru-laguntza jaso eta kirol-guneak uzte zaizkie.
Hona hemen kirolak: atletismoa, saskibaloia, futbola, gimnasia erritmikoa, enduro-motokrosa, judoa, taekwondoa, arku-tiroa eta triatloia.
GAZTEENDAKO ABONU AKTIBOA
14 eta 17 urte artekoendako jarduera sorta bat da. Astelehenetik ostiralera egiten dira, hainbat ordutegitan, Sarrigurengo kirol instalazioetan.
KIROL CAMPUSAK
Ikasleak oporretan daudenean, hau da, aste santuan, udan eta Eguberrietan, eta Eguesibarko Udalak kirol-guneak utzita, kirol eskolak kudeatzen dituzten kirol klubek campusak antolatzen dituzte hainbat kiroletan, hala nola gimnasia erritmikoan, futbolean, saskibaloian, enduro-motokrosean, etab.
KIROLA SUSTATZEKO IKASTAROAK
Urtean zehar, noizbehinka, kirola sustatzeko jarduerak antolatzen dira, Eguesibarren eman ohi ez diren kirol jarduerak erakusteko.

HELDUENDAKO JARDUERAK
KIROL JARDUERAK
Udalaren kirol instalazioetan, taldeendako jarduerak ematen dira, monitoreen zuzendaritzapean, eta ordutegi zehatzekin:
- Uretakoak: hala nola igeriketa 14 urtetik aurrera, edo igeriketa terapeutikoa, haurdunendako igeriketa, aquagym, uretako hiita, gimnasia aktiboa uretan, etab.
- Lehorrekoak: hala nola, abdominal hipopresiboak, entrenamendu funtzionala, gorputz-jarrera berrantolatzea, pilates, tonifitness, yoga etab.
- Erraketadunak: Padel hastapena eta hobetzea.
ABONU AKTIBOA
Jarduera sorta bat da, astelehenetik larunbatera bitarte egin daitezke, hainbat ordutegitan, Sarrigurengo kirol instalazioetan: spinning, zumba fitness, GAP, xtreme, easyline, step, body pump, body attack, body combat, CX-worx, saco box, aerobic, stretching, dantza latindarrak, aqua pilates, etab.
KIROLA SUSTATZEKO IKASTAROAK
Urtean zehar, noizbehinka, kirola sustatzeko jarduerak antolatzen dira, bai kirol jarduera berriak, bai jarduera fisikoan era ez antolatuan aritzeko, jendeak ohitura osasungarri hori har dezan.

BESTELAKO BIZILAGUN TALDEENDAKO JARDUERAK
BOTIKAK GUTXITU ETA GEHIAGO MUGITU PROGRAMA
Programa hau koordinaziopean egiten da Sarrigurengo nahiz Gorraizko osasun etxeekin, patologia jakin batzuk dituzten gaixoen osasuna hobetzeko asmoz, jarduera fisikoa eginez eta sendagileek jarduera fisikoa egitea aginduz.

