Hezkidetzako txokorako liburu eta jolas sorta bat erosi da, adin desberdinetako nesken eta mutikoen berdintasunezko ereduak zabaltzeko, betiere irakurmenaren eta jolasaren gozamena abiapuntu harturik.

HEZKIDETZAKO TXOKOAN genero estereotipoak eta eginkizunak hausten dituzten ipuinak, liburuak eta jolasak daude. Izan ere, material hauek desberdintasunekiko eta familia aniztasunarekiko errespetua agertzen dute, eta, era berean, aukera ematen digute hezkidetza eta berdintasuna lantzeko.

Rincon Coeducativo Egues