Eguesibarreko Udalak Kaixo Udaberria! kanpaina jarri du abian

 Hemen: Berriak, Merkataritza, Toki Garapena eta Enplegua
Eguesibarreko Udalak Kaixo Udaberria! kanpaina jarri du abian, Ibarreko Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Elkartearekin batera tokiko merkataritza sustatzeko.
Xuriñe Peñas alkateak eta Sabi Atipov Toki Garapeneko zinegotziak Veronica Peña haraneko barnetegiaren laguntzarekin apaindu diren erakusleihoak bisitatu zituzten atzo. Bisitan Felix Garrido eta Arga errehabilitazio psikosozialeko zentroetako zenbait egoiliarrek lagundu zieten, eta horiek egin dituzte erakusleihoak apainduko dituzten 2.000 paperezko lore baino gehiago.
Udalak erakusleihoak bisitatu eta ginkanan parte hartzeko deia egin du. Bertan, parte hartzen duten establezimenduek emandako sari bikainak irabaz daitezke.