Antolakuntza Politikoa
Eguesibarreko zinegotziek osatzen dute udalbatza. Eguneroko kudeaketa-, antolamendu-, programazio- eta kontrol-lanak egiteko, hainbat talde eta gobernu-organoren bidez antolatzen dira.
ALKATETZA
Alkatesa Udalburua eta Udalbatzaren ordezkaria da. Herriko gobernuburua da, gainera. Hainbat eginkizun ditu; besteak beste, alkateordeak eta zinegotzi ordezkariak izendatzea, administrazioa antolatzea, eta udal aurrekontua kudeatzea eta bete dadila begiratzea.
OSOKO BILKURA
Hainbat eginkizun nagusi ditu, hala nola gainerako gobernu-organoak kontrolatzea, herritarren eskariak kudeatzea, aurrekontuak onestea, udal zerbitzuen kudeaketa moldea finkatzea, etab.