Gizarteratze eta Laneratze Zerbitzua

Xedea da, edozein arlotan, gizartean bazterturik dauden edo bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea.

Horretarako, pertsona horien egoera pertsonala baloratu eta lan-plan bateratu bat egiten da haien gaitasun pertsonalak hobetzeko; halaber, lagun egin eta gizarte, lan eta prestakuntza arloko orientabidea ematen zaie.

ssb3

GIZARTE ENPLEGU BABESTUA

Udalak gizartean bazterturik dagoen edo gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dagoen jendeari aldi baterako lan-kontratuak egiten dizkio. Programak interes kolektiboa du eta irabazi-asmorik gabea da.

Programaren helburua da pertsona horiei lanerako ohiturak eta gaitasunak erakustea, horrela lan-mundura sartzeko aukera hobeak izan ditzaten.

Halaber, behin gizarteratze eta laneratze prozesua hasirik, autonomia eta enplegugarritasuna hobetzeko euskarri bat behar dutenei laguntza ematea, lan munduan sar daitezen.

Entitate honek %40ko tasan kofinantzatutako laguntza bat jaso du Nafarroako FSE+ 2021-2027 Programaren bidez: “Gizarteratze aktiboa sustatzea, aukera-berdintasuna, parte-hartze aktiboa eta, bereziki, kolektibo behartsuentzako enplegagarritasuna sustatzeko”.

logo ue

El empleo es un medio, no un fin en sí mismo.

Se pretende alcanzar una situación más propicia y, con ello, poder alcanzar otras metas laborales y sociales.

EGOERA PERTSONALA HOBETZEKO IKASTAROAK

Helduendako ikastaro ofizialak dira, bai hezkuntza ikastaroak, bai norberaren eta lan garapenekoak.

“NIRE ETXEAN ONGI JATEN DA” PROGRAMA

Ekintza sorta honek helburu du zailtasunean diren familien elikadura beharrak oinarrian asetzea, bai eta haien nutrizioa hobetzea ere.

Programan hainbat ekintza egiten dira; hona, aipagarriak:

  • Erosketa txartelak: Ibarreko janari-denda txikiekin hitzartuak, elikagai freskoak eta lehen premiakoak eskuratzeko.
  • Oinarrizko Saskia: Oinarrizko elikagaiz osaturiko saski bat hilean behin banatzea.
  • Prestakuntza ekintzak.

Honekin lotutako agiriak

ssb4
Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento