Konektibotasun Ekologikoa

Ingurumenaren kudeaketan dagoen gauzarik garrantzitsuena da naturgune guztiak egokiro eta era seguruan elkarri lotuta egotea. Horrela, fauna segurtasunez mugituko da lurraldean barna, eta hori oso garrantzitsua da lurraldean bizi diren aleen arteko harremanak ziurtatzeko.

Eguesibarren, konexio hori ez dago bermatua, hainbat arrazoi direla medio: horien artean, hiri-garapenak eta bide-azpiegiturak dira arrazoi nagusiak.

Gure kasuan, ibarreko Ingurumen Zerbitzuan bi taldeez arduratzen gara, ugaztunez eta anfibioez, eta horien bidez gainerako animalien eskakizun ekologikoak betetzen dira.

Ugaztunek korridoreak behar dituzte lurraldean barna mugitzeko eta haien artean harremanak izateko. Mehatxu nagusiak bide-azpiegiturak eta egitura lineal zuhaizturik eza dira. Horietan jarduten da, haien mugikortasuna bermatzeko.

Anfibioen ugalketa ingurune urtarrari lotua dago; beraz, hezeguneak behar dituzte. Ibarraren zati bat oihanekoa da eta bestea nekazaritzakoa, eta eremu heze asko desagertu dira. Horregatik, hezegune berriak sortzen dira anfibioen hedapena eta konektibitatea bermatzeko. Eremu horiek, gainera, gainerako animalientzat ere baliagarriak dira.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento