Lehendakaria: Álvaro Garrido Miró
628 78 98 96 (Iván Abaurrea)
Biztanleria: 66 pertsonak (a 31-03-2017), 39 gizonak eta 27 emakumeak

Eguesibarren hegoaldean dago Ardanatz.

Iruñetik 8 kilometrora dago, eta 5.68 km²-ko azalera du. Bertara iristeko ekialdeko ingurabidetik Sarrigurenera joaten den errepidea hartu behar da. Aldapa gutxiko malda luze baten bukaeran dago herria, eta bere altitudeari esker (629 metro), Iruñerriko leku gehienak ikus daitezke bertatik. Horixe du agian ezaugarri nagusietako bat, bere inguruaren edertasunarekin batera: ongi zainduta dago eta ibiltariak ikusten dira sarri herrian barrena paseatzen. Gaur egun, erroldaren arabera, 70 biztanle bizi dira Ardanatzen.

Garai batean errege-jaurgoa izan zen, inguruko beste hainbat herri bezala. Ibarraren erdigunetik urrun zegoela-eta zalantza ugari sorrarazi zituen zein ibarretakoa zen zehazterakoan: Eguesibarrekoa edo Aranguren ibarrekoa. Jada XIII. mendeko dokumentuetan ageri dira zalantza horiek. Garai hartan herritarrek zergak ordaindu behar zizkioten koroari; Ardanatz, ordea, ibarreko herrien artean bereizten zen, biztanleetako asko kapareak edo “hidalgoak” zirelako, eta, beraz, ordainketa horiek egitetik salbuetsita zeuden. 1467ko dokumentuetan ageri da Leonor printzesak Oger Gúrpideri eman ziola Ardanatz herriak koroari urtero ordaindu behar zion petxa edo zerga. Ibarreko beste hainbat herriren kasuan bezala, 1835-45eko hamarkadara arte ibarreko diputatuak eta herriko errejidoreak gobernatu zuten Ardanatz (azken hori herritarrek aukeratua).

Ardanatzeko parrokia-eliza da herriko eraikinik aipagarriena. Jatorriz XIII. mendekoa da, eta San Bizenteren izenpeko egin zuten. Barnealdean Domingo de Bidarte mihiztatzaileak bere suhi Domingo de Lussa eskultorearekin batera egindako erretaulak daude (nagusia eta albokoa). Eliza honek eraldaketa ugari jasan ditu, erdiko nabearen estalkia aztertuz gero argi eta garbi ikusten den moduan.

Herriko jaiak San Bizenteren omenez ospatzen dira, irailaren 8an (urtearen arabera, hilaren lehenengo edo bigarren asteburuan izaten dira).

(Iturria: Ardanatzeko Kontzejuko presidentea, Enciclopedia de Navarra eta Eguesibarreko Udal Plana).

Erlazionatutako