Udalaren kezketariko bat da ingurumena zaintzea eta hobetzea. Boluntarioen programa, Elia eta Egulbatiko naturguneak hobetzekoa, helburu horren barnean dago, eta, aldi berean, auzokideei aukera eskaintzen die ingurunea zaintzeko lanetan parte hartzeko.

Xedea da Eliako Paisaia Babestuan eta Egulbatik jarduketak gauzatzea, betiere hango planean badaude eta prestakuntzarik gabeko jendeak egiteko modukoak badira.

HELBURUAK

  • Ibarreko naturguneen ingurumen balioen gaineko ardura bultzatzea.
  • Herritarren parte-hartzea bultzatzea, naturguneak zaintzeko eta hobetzeko.
  • Ibarreko naturguneak, Elia eta Egulbati, zaintzea eta hobetzea.

hau da, eta bi gune daude gisa horretan katalogaturik: Eliako Kontzejuaeta Egulbatiko Jaurerria.

BOLUNTARIO IZAN NAHI DUZU?

IDATZI MEZU ELEKTRONIKO BAT INGURUMEN ZERBITZUAREN ARDURADUNARI, JUANTXO YOLDIRI,  JYOLDI@EGUES.ES HELBIDERA EDO DEITU 948 33 32 12RA.