Zerbitzuak hainbat jarduera antolatzen ditu jendearen pate-hartzea bultzatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko, aisia elkarrekin lantzeko guneak sortuz eta hainbat ekimen garatuz.
HELDUTASUN AKTIBOA LANTZEKO TALDEA
Pertsonek helduaroan beren gaitasunak mantendu eta garatzeko ekimena da. Gizarteratzea sustatzen da, ez baitugu ahaztu behar bakardadea gure etsairik makurrenetako bat dela.
Lagungarria da bizitzaren aro hau era aktiboak eta bete-betean bizitzeko, aisia eta denbora librea edukiz betez, buru ariketak eginez eta beti egin nahi izan dituzun proiektuei bidea emanez.
Nola har dezaket parte?
60 urte baino gehiago badituzu, zatoz parte hartzera, aski baita FAZera deitzea (948 165651).
Hitzordua emanen dizugu bilera bat egiteko, elkar ezagutzeko eta programa sakonago azaltzeko.
NORBERAREN AUTONOMIA SUSTATZEA
Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten edo horixe izateko arriskua duten pertsonendako topagunea da. Zehazki, gure trebeziak, abileziak eta gaitasunak beste pertsona batzuekin batera bultzatzeko gunea da, gogoz eta bizipozez egiten ditugun jarduerak eginez.
- Topaketa taldea: Gure esperientziak, bizipenak eta emozioak azaldu eta elkarri kontatzeko gunea da.
Hilean behin biltzen da, ostegun batez, 11:00etatik 13:00etara, FAZen. - Tailerrak: Hainbat jarduera egiten ditugu, bai eskuzkoak, bai ludikoak, parte-hartzaileen gaitasun eta trebezia pertsonalak babestu eta mantentzeko. Bi ostegunetik behin egiten da, 11:00etatik 12.30era, FAZen.
Argibideak nahi badituzu, galdetu FAZen edo deitu 948 165651era.