Baratze Ekologikoak
Hiri-baratze ekologikoak ekimen berritzailea dira Ibarrean, eta lagungarriak dira Sarriguren egiazko eko-hiri bihurtzeko.
Helburu nagusiak:
- Elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzea, herritarrek beren baratzeen bidez modu erraz eta zuzenean egin dezaten, ingurumen-heziketa eta ingurumenarekiko errespetua bultzatuz.
- Baratzeak topagune izatea baratzegintzan interesa duten pertsonentzat, eta ingurunea errespetatzen duten jarduerak sustatzea.
Sarrigurengo hiri-baratze ekologikoen esparruak erabilera anitzeko eraikin bat dauka: aldagelak, biltegi txiki bat, erabiltzaileentzako arreta-bulegoa eta Natur Gela. Eraikina bioeraikuntzako materialekin egina da eta autonomoa da, eguzki-energia eta biomasa erabiliz.
ZEURE BARATZEA LANDU NAHI DUZU?
Datzi mezu elektroniko bat ingurumen zerbitzuaren arduradunari
jyoldi@egues.es (Juantxo Yoldi) edo deitu 948 33 32 12 telefonora.






