MERKATARITZA
Eguesibarko azken Diagnosi Sozioekonomikoarenarabera, ibarreko sektore nagusia zerbitzuak dira, hala enpresa nola langile kopuruan. Hirugarren sektorearen barneko adar nagusiak merkataritza, enpresendako zerbitzuak eta hezkuntza dira.
Eguesibarko Enplegu eta Garapen alorra elkarlan estuan ari da Eguesibarko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartearekin, aipatu jarduerak indartze aldera, funtsezkoak baitira ibarraren ekonomia eta gizartea garatzeko, bai eta ibarraren etorkizunerako ere.
Kanpainak eta jarduerak egiten ditugu elkarrekin merkataritza sustatzeko, eta jendeak hemengo establezimendu eta enpresetan gehiago kontsumitzeko.