Gazteria

Gazteria arloa abian jarri dugu Udalean. Hemendik ibarreko gazteekin, gazteen bidez eta gazteentzat proiektuak koordinatzen dira.

Gazteria politikek gazteen parte-hartze aktiboa sustatzen dute, bai diseinuan, bai garapenean eta bai ebaluazioan.

Komunikazio kanal zuzenak eta hurbilak mantentzen dira, gazte kolektiboaren etengabeko entzutean oinarrituak.

Ildo estrategiko berriak bultzatzen dira hainbat arlotan: prestakuntza, enplegua, aisialdia, etxebizitza, sexualitatea edo aniztasuna.

juventud-egues

GAZTE PROGRAMA

Zerbitzua Eguesibarko 13 eta 30 urte arteko gazteentzat da, zerbitzu eta jarduera anitzekin.

Zertan datza?

  • Ikasten laguntzea: 13-17 urteko gazteentzako laguntza.
  • Aisia taldea: komunitatean parte hartzea sustatzen duten jarduerak.
  • Gazte informazio gunea: aisia, enplegua, prestakuntza, bekak…
  • Lokal irekia: topalekua, jokoekin.
  • Ziberra: ordenagailuen erabilera.
  • Lehiaketak, tailerrak, jarduerak, etab.

Ordutegia:

Astelehenak: 10:00–13:00 (Gazte Informazio Puntua)

Astearte eta ostegunak: 16:30–17:30 (Ikasketetarako laguntza) / 18:00–20:00 (Gazte lokala)

Asteazken eta ostiralak: 16:00–20:00 (Gazte lokala)

Larunbatak: 17:00–21:00 (Gazte lokala)

Familien Arretarako Zentroa (FAZ)

C/ Urbasa 129, 31621 Sarriguren

Tel: 638 810 073

juventud2-egues
Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento