Kontziliazioa
Familiendako atseden zerbitzua eta udako ludoteka-haurtzaindegia. Haurrak zaindu eta arreta emateko zerbitzu hezigarria da, familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko.
Familiek atseden hartzeko zerbitzua
Ordukako hezkuntza eta gizarte zerbitzua da, ibarreko familiek lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko.
Eguesibarren erroldatutako 1 urtetik (beren kasa oinez ibiltzen direnak) 6 urtera bitarteko haurrentzat. Lekurik badago, erroldatu gabeentzat ere irekiko da.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:15–13:15 (uztailean izan ezik)
Plazak: 30 ordu bakoitzeko
Kostua: 2 €/ordu

Zertan datza?
- Jolas librea, errutinak, ongietorriko korrua, etab. erabiltzen ditugu.
- Laguntza emozionala, haurren garapena eta autonomia lantzeko, etab.
- Egunero, hezkuntza-testuinguru ezberdina sortuko dugu, psikomotrizitatea lodia eta fina, tailerra (pintura, plastilina, buztina…), esperimentazioa, ipuina, etab.
- Sorkuntza eta esperimentazioa lantzeko gune bat da, hainbat gauza sustatzeko: sormena, irudimena, psikomotrizitatea, autonomiaren garapena, haurrak bere gaitasunak aurkitzea… Hori guztia jolas, magia eta sorkuntza giroan.
- Arte bitartekariak eta hainbat dinamika erabiltzen ditugu sortzeko, haurren emozioak ezagutzeko, etab.
- Ospakizunak, hala nola egun bereziak, urtebetetzeak, haurren eskubideak, Olentzeroren bisita, Inauteriak, Liburuaren Eguna, ikasturte bukaera, etab.
Izen-ematea
FAZen (Urbasa 129, Sarriguren). Tel: 948 165651 / 686 299 139
Ordutegia: 9:00–13:30 eta 16:30–20:00
Deiei baizik ez zaie erantzunen. Beraz, bestelakoei ez; hau da, sms, whatsapp eta gisakoei ez.
UDAKO LUDOTEKA-HAURTZAINDEGI ZERBITZUA
Uztailean irekitzen den heziketa-baliabide bat da Eguesibarko familiek lana, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egiteko modua izan dezaten.
Eguesibarren erroldaturik dauden urtebetetik (beren kasa oinez ibiltzen direnak) sei urtera bitarteko haurrendako zerbitzua da. Lekurik bada, ibarrean erroldaturik ez daudenentzat ere irekiko da.
Ordutegia:
Sarrera: 7:30–9:00
Irteera (jantokirik gabe): 12:30–13:30
Irteera (jantokiarekin): 15:00–16:00
¿En qué consiste?
- Ludoteka-haurtzaindegiko jardueren bidez, esku-hartze global eta integratzailea egin nahi da, haurrek ikasi, esploratu eta ikertu dezaten, jolastu eta dibertitzen diren bitartean.
- Sorkuntza eta esperimentazioa lantzeko gune bat da, hainbat gauza sustatzeko: sormena, irudimena, psikomotrizitatea, autonomiaren garapena, haurrak bere gaitasunak aurkitzea… Hori guztia jolas, magia eta lankidetza giroan.
- Hilabetearen antolaketari dagokionez, gai bat landuko da aste bakoitzean eta gai horien inguruan jarduerak, eskulanak eta jaiak eginen dira: munduari itzulia, San Fermin txikiak, emozioak jolasgai, entrenatu amets egiteko, etab.
ASTEETAN ZEHAR…
- Aurkezpen dinamikak eta ongietorriko korrua goizero.
- Eskulanak, jolas kooperatiboak, ginkanak, mozorro-jantziak, filmak ikusi, etab.
- Arte bitartekariak eta hainbat dinamika erabiltzen ditugu sortzeko, haurren emozioak ezagutzeko, etab.
Nola eman dezaket izena?
Kontsultatu izen-emate modalitatea, 948 165651ra deituz
HIRI KANPALDIAK
Hiri kanpaldiak abuztuan eta Eguberrietako oporraldian antolatzen dira.
4 eta 12 urte arteko haurrentzat da.
Nola eman dezaket izena?
Kontsultatu izen-emate modalitatea, 948 165651ra deituz