Organismo publiko bat da eta eginkizun beterazleak eta administratiboak ditu osoko bilkuraren egitekoak arintzeko eta Udalaren zuzendaritza politikoan laguntzeko.

Alkatea da batzarburu, eta hainbat zinegotzi dira kide. Zinegotzi kopurua ezin izanen da izan udalbatzak legez duen zinegotzi kopuruaren herena baino handiagoa. Alkatea erabat libre da zinegotzi horiek izendatzeko eta batzarretik kentzeko, osoko bilkurari horren berri emanda.

Tokiko Gobernu Batzarrak bere eskumenen barnean hartzen dituen erabakiek osoko bilkuran hartutako erabakien adinako balioa dute.

DATA DEIALDIA AKTA

NOR DIRA KIDE EGUESIBARKO EGUNGO GOBERNU BATZARREAN?

ALKATE ETA BATZARBURUA:
  • Alfonso Etxeberria Goñi (GeroaBai)

ALKATEORDEAK:
  • Helena Arruabarrena Polite (GeroaBai)
  • Joseba Orduña Navarro (GeroaBai)
ZINEGOTZIAK:
  • Amaia Etxarte Iturralde (EHBildu)
  • Iván Méndez López (Somos Valle de Egüés-Eguesibar Gara)
  • Álvaro Carasa Elía (Izquierda/Ezkerra Eguesibar)

UPN eta PSN taldeek ordezkari bana izendatzen ahalko dute gonbidatu gisa egoteko, hizpidea dutela baina botoa emateko eskubiderik gabe.