ALORRAREN ZUZENDARITZA:

Edorta Cuesta Santos

C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren

EUSKARA

Euskara Alorrak udal administrazioan eta Ibarreko herrietan euskara normalizatzeko programak diseinatu eta gauzatzen ditu. Programa gehienak Nafarroako Euskara Zerbitzuen Sarearekin batera egiten dira (NUETS).

Hona hemen Euskara Alorraren lan ildo nagusiak:

  • Eguesibarko Euskararen Ordenantza betetzea eta garatzea.
  • Familian euskararen transmisioa bultzatzea.
  • Euskalduntzen ari diren adin guztietako herritarrei (haurrak eta helduak) laguntzea gero eta hizkuntz gaitasun handiagoa lor dezaten. Zeregin horretan funtsezkoak dira ikasitako edukien kalitatea eta aberastasuna, eta hizkuntza erabiltzeko aukerak.
  • Udal administrazioaren alorreko itzulpenak kudeatzea eta bertako langileen hizkuntz prestakuntza bideratzea.
  • Euskara eta haren kultur eremua zabaltzea, Eguesibarko auzokide guztiek hobeki ezagut dezaten.
  • Ibarreko erakunde eta toki entitateekin lankidetzan aritzea euskarazko jardueren eskaintza bultzatzeko, erabileraren normalizazio bidea baita.
euskera-egues