xurine-penas

Lerro hauen bidez, Eguesibarko auzotar guztiak agurtu nahi ditut, ohore handiz alkate naizen aldetik. Era berean, ongietorria ematen diet lehen aldiz bisitatzen gaituzten pertsonei.

Udalbatzak interes orokorraren alde jardun nahi du, udalerriko biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko konpromiso serio eta erabakikorrarekin, gure herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza iraunkorra bermatuko duten beharrezko zerbitzu, azpiegitura eta zuzkidura publikoak sortuz.

Kontuan izanik informazioaren eta teknologia berrien gizartean murgilduta gaudela, administrazio publikoa garen aldetik, gure eginbeharra da bizilagunei udalarekin arin, erraz eta eraginkortasunez komunikatzeko beharrezko tresnak ematea, aldi berean, interes publikoko udal-kudeaketarekin zerikusia duen guztiaren berri izan dezaten.

Beraz, webgune hau gure udalerria ezagutu nahi duen, edozein izapide, deialdi edo udal-jardueratan interesa duen edonorentzat erabilgarria izango dela sinetsita, web-orrian nabigatzera animatzen zaituztet, bai eta komunikazio-tresna honen bidez udal-bizitzan parte hartzera ere. Horri esker, zuen kezkak, kexak, iradokizunak eta hobekuntza-eskaerak lehen eskutik jakin ahal izango ditugu, eta horiek guztiak gure egingo ditugu konponbide azkarrak bilatzeko.

Laburbilduz, gure asmoa zerbitzu publikoen hobekuntza sustatzea eta Eguesibarko herritarrak Udalaren funtzionamenduarekin benetan pozik egotea da.

Azkenik, atal honetatik, eskerrak eman nahi dizkiet webgune honen erabiltzaile guztiei, Udalaren eta nire izenean.

Zuen esanetara naukazue legealdi berri honetan, proposatutako helburuak ilusioz lan eginez lortzeko.

Xuriñe Peñas, Eguesibarko Udaleko alkatea

Noticias de Alcaldía

Bandoa: San Joan suak

Ekainaren 23ko gauean sua piztu ohi da, eta, beraz, segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen egoerak gerta daitezke. Horregatik, kontuan hartu beharreko arau batzuk ezarri nahi ditu bandoak. [...]