Familia Harremanak: Berdintasuna, Erantzunkidetasuna eta Indarkeriaren Prebentzioa Txertatzea
Familien Arretarako Zentroko jardueretan parte hartzen duten familiei zuzenduta dago. Zehazki, gai jakinak lantzen dira berdintasunaren, erantzunkidetasunaren eta indarkeriaren prebentzioaren inguruan.
Programa hau Zentroarekin elkarlanean garatzen da. 2016an jarri zen abian eta indarrean jarraitzen du.
HELBURUAK
Programa honek familiak sentsibilizatu nahi ditu honako balio hauen inguruan: genero-berdintasuna, zainketaren etika gizarte-balio gisa, kontziliazio erantzunkidea eta indarkeriaren prebentzioa.

METODOLOGIA
Metodologia partaidetzan oinarritzen da, eta saioa txertatzen den jarduerak ere partaidetza du ardatz. Helburua da gune bat sortzea elkarrekin aztertzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
EDUKIAK
Saioetako edukiak askotarikoak dira, saioa txertatzen den jardueraren arabera.
Orain arte, saioak honako tailerretan txertatu dira:
- 0-1 urte, 1-2 urte eta 2-3 urteko haurrak dituzten familientzako guneak.
- Familiendako eskola (3-7 urte, 4-12 urte eta 12 urtetik gorakoak).
- Haurraren hazkuntzan bikote-harremana zaintzea, besteak beste.
Honako edukiak landu dira:
- Nola eraikitzen dugun geure burua emakume eta gizon gisa: genero-sozializazio ezberdindua eta berdintasunean hezteko jarraibideak.
- Harreman afektibo-sexualak nerabeen artean, genero-ikuspegitik.
- Berdintasuna jokoan: ikasi eta aldi berean ongi pasatu.
- Bikote-gunea: harreman osasungarri eta aberasgarrirantz, harreman aske eta berdinzaleen ezaugarriak berrikusiz eta horien onurak aztertuz.
JARDUERAK
- Ipuin parekideen tailerra
Tailer honen bidez ipuin parekideen garrantziaz kontzientziatzen da, eta ipuin sexista eta ez-sexista bereizteko tresnak eskaintzen dira. Hizkuntzak, irudiek eta koloreek garrantzi handia dute balioen transmisioan. - Urteroko programazio espezifikoa
Martxoaren 8a (Emakumeen Nazioarteko Eguna) eta azaroaren 25a (Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna) direla eta antolatzen da.