Herritarren parte-hartzea herritarrek politika publikoetan duten inplikazio ordenatua da, eta antolatua eta ez-antolatua izan daiteke. Zehazki, herritarrek eskubidea dute politika publikoak zehaztu, proposatu, gauzatu eta baloratzeko, udalerrian diren interes askotarikoen ordezkariak baitira. 

Udal- eta eskualde- araudia da udal mailako partaidetzaren esparrua eta egitura. Esparru horretan, Gardentasun eta Parte-hartze Alorrak aipatu partaidetza erraztu eta antolatzen du.

Web honen bitartez aurkeztu nahi da zein diren Eguesibarko Udalak abian dituen partaidetza-bide, -organo, -bitarteko eta -prozesu nagusiak, Ibarreko herritarrek eskura dituztenak, betiere.

vermut-4-egues