Gaua igarotzeko plazak: 9

Gehieneko egonaldia: 48 ordu.

Zerbitzuak: ura betetzea eta hustea. Ez du elektrizitaterik.

Zerbitzu guztiak doakoak dira.

Ordenantza arautzailea

Eremua Sarrigurengo Elizmendi kalean dago, institutuaren ondoan eta ostalaritza, okindegi, kafetegi eta jatetxeetatik gertu.

Merkataritza gunetik 250 metrora supermerkatua, harategia, fruta denda, belar denda, farmazia, ortopedia, zapata denda, moda eta osagarriak, burdindegia, ile apaindegia, estetika, bizikleta denda, albaitaritza klinika, maskotentzako denda, garbitegia, gozotegia, arropa konponketak, liburu denda eta opariak daude.

Oinez zein bizikletaz gozatzeko hainbat ibilbide eta ibilbide naturaletarako sarbide erraza.

300 metrora hiri barruko autobus geltoki bat dago Iruñeko erdigunera joateko (Nafarroako Erresuma etorbidea, 16 zenbakiaren aurrean)