2022ko Egutegiaren Jokoa “Eskerrik asko gurean konfiantza izateagatik”

 Hemen: Berriak, Merkataritza

Eguesibarko Udalak kontsumoa sustatu nahi du Ibarreko saltokietan. Horretarako, joko bat abiatu du 2022ko egutegiari lotua: “Eskerrik asko gurean konfiantza izateagatik”. Izan ere, hilero pertsona batek 60 euro arteko erosketa, kontsumizio edo zerbitzu bat irabazi ahalko du.

Parte hartzea oso erraza da; udal webguneko formularioan hilero eginen den galderari erantzun beharko zaio, egutegian agertzen den edozein saltokitan kontsumo-txartel bat edo batzuk erantsiz.

Hilero erosketa bat zozkatuko da parte-hartzaile guztien artean, eta parte hartzean aurkeztutako txartelak edo erosketa-fakturak ordainduko zaizkio, gehienez ere 60 euro*.

* Sariaren zenbatekoa partaidetza horretan justifikatutako erosketa batena edo batzuena izanen da, 60 euro gehienez.

 

Arauak:

• Adierazitako edozein saltokitan gastua egin duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte har dezakete.

• Pertsona berak behin baino gehiagotan parte har dezake, parte-hartze bakoitzean txartel edo faktura desberdinak erabiltzen baditu. Zenbat eta erosketa gehiago egin, orduan eta aukera gehiago dago irabazteko.

• Parte-hartzea baliozkoa izan dadin, aurkeztutako txartelak edo fakturak egutegian agertzen diren saltokikoak izan beharko dira, eta lehiatzen den hilabetearen data izan beharko dute.

• Txartela bera ezin du pertsona batek baino gehiagok erabili parte hartzeko.

• Udalak tiketak eta fakturak egiazkoak direla egiaztatu ahalko du, eta iruzurrezko edo errepikatutako partaidetzak ezabatuko ditu.

 

Urtarrileko galdera: ¿Zein hilabetetan ezkutatzen dira Ibarreko 4 erraldoiak?

 

Parte hartu ahal izateko esteka honakoa da: https://valledeeguesparticipa.com/participa/calendario22/

Image1