Zerbitzuak jarduera ludikoak eta hezigarriak eskaintzen ditu Eguesibarko 4 eta 12 urte artekohaurrentzat.

 Zerbitzura doazen haurrek jarduera sorta zabala gozatuko dute, oso egokiak sormena, talde lana, lankidetza eta hezkidetza indartzeko eta bizikidetza sustatzeko.

NON ETA NOIZ EGITEN DA?

Familien Arretarako Zentroan (FAZ), urritik ekainera, 17:00etatik 19:30era.

Bi talde ditu:

  • 1. taldea: astelehen eta asteazkenetan.
  • 2. Taldea: astearte eta ostegunetan.
caf2-egues

ZER ESKAINTZEN DU?

Haurrek giro aproposa izanen dute beren lanak egiteko, eta lan horien bidez, beren autonomia sustatzeko eta ikasteko ohitura onak hartu eta lantzeko.

Jolasak, tailerrak, musika, antzerkia, hezkidetza, eskulanak, talde dinamikak, josteta, bizikidetza; hori guztia egin eta landuko da.

Nola eman izena?

Joan edo deitu FAZera: 948 165651.

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era eta 16:30era 20:00etara.