C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren

948 33 16 50

Jendeari arreta egiteko ordutegia: 8:30etik 14:30era. Hitzordua eskatuta.

Adingabekoen garapen pertsonala ahalbidetzen duen ingurunea bermatzea du helburu, hainbat mekanismoren bidez: babesa eta laguntza pertsonala, familiarra eta soziala emanez. Programa hau, halaber, genero-indarkeriari lotutako egoerez arduratzen da.

Programak honek, era berean, orientabidea ematen du bizikidetza krisian dagoenean edo familia barnean zailtasunak direnean, bai eta genero-indarkeriari nahiz haur-babesgabetasunari loturiko egoeretan ere.

HARRERA GIZARTE ORIENTABIDERAKO ZERBITZUA

Familientzat, adingabekoentzat eta genero-indarkeriarekin lotutako kasuetarako.

  • Orientabidea ematen da bizikidetza krisian dagoenean edo familia barnean zailtasunak direnean.
  • Genero-indarkeriari lotutako kasuetan orientabidea eman eta esku-hartzen da: diru-laguntza, gizarte-laguntza, Atemprotelefono-zerbitzua genero-indarkeriaren biktimentzat, larrialdi-zerbitzuak, etab.
  • Haur babesgabetasunari lotutako kasuetan esku hartzen da.
servicios-sociales-egues13

BABESGABETASUN EGOERAK BALORATZEKO ZERBITZUA

Haurren eta Familien Arretarako Programaren barnean, babesgabetasun egoerak antzeman, ikertu, baloratu, esku hartu eta horien berri emateaz arduratzen den zerbitzuaren kudeaketa egiten du.

Ibarreko profesionalen arteko sarearen bidez, taldeak badaki zein diren baloratu beharreko egoerak haur babesgabetasunaren arloan,  eta haren eginkizuna da, ikerketa egin ondoren, egoera horri aurre egiteko moduko ekintzak proposatzea, haurrarekin berarekin eta haren ingurunearekin lan eginez. Kasu larriak Nafarroako Gobernura bideratzen dira.

Inork susmoa badu adingabeko bat egoera horretan egon daitekeela, horren berri eman dezake hitzordu konfidentzial baten bidez Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOKO ESKU-HARTZEA/PREBENTZIOA (FAZeko ZERBITZUEKIN BATERA)

  • Gazteekin ingurune irekian esku hartzeko proiektua.
  • “Joan-etorri” kanpaina herriko jaietara
  • Portaerei aurrea hartzeko tailerrak FAZen eta ikastetxeetan.
    • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei lagun egitea eta laguntza ematea, erabakiak hartzeko eta zerbitzu espezializatuetara bideratzeko prozesuan.
    • Adingabekoengan eta gazteengan arrisku portaerei aurrea hartzeko proiektuak diseinatu eta gauzatzea:
  • Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea, pertsona bakoitza lagunduz. Aurrez hitzordua eskatu behar da oinarrizko gizarte zerbitzuan edo FAZen.