Sozietatea eskritura publikoan eratu zen, 2005eko uztailaren 5ean, Ana Doria Vizcay Agoizko notarioaren aurrean, bere protokoloko 214 zenbakiarekin.
Hona sozietatearen xede soziala (estatuturen 2. artikulua): denetariko higiezinak erosi eta eraikitzea; higiezinen sustapena, urbanizazioa, kudeaketa eta merkaturatzea, bai eta aurrekoei lotuta dauden eta osagarriak diren beste edozein jarduera ere.
Eratu zenetik, sozietate honek prezio tasatuko 180 etxebizitza sustatu ditu Sarrigurenen, bai eta babes ofizialeko 48 etxebizitza ere. Gestión y Promoción Egüés 21 S.A. sozietate mistoa, Nafarroako Kontuen Ganberaren gomendioarekin bat, 2013ko apirilaren 25eko eskritura publikoan deuseztatu eta likidatu zen, Luis María Pegenaute Garde Burlatako notarioaren aurrean, bere protokoloko 907. zenbakiarekin.
2014an, “Gestión y Promoción Egues 21, s.a. likidatzeari buruzko txostena” aurkeztu zen. Aipatu txostenaren ondotik, honakoa da Andacelay S.L-ren esleipena Gestión y Promoción Egüés S.A-ren deuseztapenean eta likidazioan; babes ofizialeko etxebizitza 1 (garajea eta trastelekua eta guzti), 7 merkataritza lokal, eta 44.481€ eskudirutan.