Teknikaria
Itziar Artzelus Abadía
C/ Garajonay 1. Sarriguren
948331611 ext. 172 y ext. 178
Administrazioaren Modernizazioa eta Eraldakuntza Digitala
Administrazioa modernizatu eta eraldatzeko unitatearen helburu nagusia da udalaren informazioaren eta komunikazioen teknologiak planifikatu, antolatu eta kudeatzea.
Administrazioa Modernizatzeko Alorra oinarrizko zutabea da organismo publiko guztien funtzionamendurako.
Horretarako, Udala ahalegin nabarmena egiten ari da herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.

GARATZEN ARI DIREN PROIEKTUAK:
- Sailkapen Funtzionaleko Taularen prestaketa.
- Prozeduren katalogoa.
- Espedienteen tipifikazioa.
- Prestakuntza.
- Udal espedienteen kudeatzailea ezartzea, “zero papererantz” jotzeko aldaketa.
- Udal tramite guztiei buruzko berezko informazioa egoitza elektronikoan gehitzea.
- “Online” herritarrei beren espedienteen tramitazioaren berri ematea.
- Herritarrendako arreta biltzea: herritarrei arreta egiteko bulegoan eta egoitza elektronikoan.
- Informatika-tresnak behar berrietara egokitzea.
- ENSri buruzko egoeraren diagnosia.
- Administrazio-prozedurak datuen babeserako erregelamendu berrira egokitzea, bai eta dagozkion arrisku-analisiak ere.
- Beste entitate batzuekiko elkarlana, Administrazioaren eraldakuntza elektronikorako prozesuetan koordinatzeko.
- Herritarrek Administrazioari elektronikoki zuzentzeko izan behar dituzten oinarrizko ezagutzak haien eskura jartzea.