Arte-Eguberriak Eguesibarren

 Hemen: Kultura, Toki Garapena eta Enplegua, Udala

Udalak bi lehiaketa jarri ditu abian, herriko artistei eta negozioei parte hartzeko gonbitea eginez, herriko kaleak Gabonetan apaintzeko eta herritarrak bertako dendak bisitatzera animatzeko.

Ibarreko establezimenduek Eguberrietako Eskaparate Lehiaketaren VI. edizioan parte hartu ahal izango dute, eta aurten lau kategoriatan izanen da saira.

Bestalde, artista bazara eta Ibarreko Eguberrietako dekorazioan parte hartu nahi baduzu, I. Lehiaketa Artistikoan izena eman dezakezu, Ibarreko establezimenduetan ikusgai egonen diren pinuak teknika librean apaintzeko lehiaketan.

Bi lehiaketetarako izen-emateak azaroaren 22ra arte daude zabalik, eta oinarriak kontsultatu eta izena eman daiteke honako esteka hauetan.

VI. Erakusleiho Lehiaketa:

👉https://valledeeguesparticipa.com/participa/6o-edicion-del-concurso-escaparates-erakusleiho-lehiaketaren-6-edizioa/

Erakusleihoen 6. Lehiaketa
Tamaño : 545.1 kB Formato : PDF

 

 

 

I. Lehiaketa artistikoa:

👉https://valledeeguesparticipa.com/participa/i-certamen-artistico-navidades-con-arte-i-lehiaketa-artistikoa-gabonak-artearekin/

Artisten 1. Lehiaketa
Tamaño : 125.7 kB Formato : PDF