Osoko bilkuraren erabakipean jarriko diren gaiak aztertu, informatu, prestatu eta nahitaez kontsultatzeko eginkizunak dituzten organoak dira, betiere Osoko bilkurak berak premiazkotzat jotzen dituen gaiak izan ezik. Halaber, Alkatearen, Tokiko Gobernu Batzarraren nahiz zinegotzi delegatuen kudeaketaren jarraipena egiten dute.
Alkatea da buru batzorde guztietan, baina burutza Udalbatzako edozein kiderengan eskuordetu dezake. Udal talde bakoitzeko bozeramaileak dira batzordeetako kide.
Kontzejuetako buruek batzordeetan parte hartzeko eskaera egin dezakete, Kontzejuei eragiten dizkieten gaiak eztabaidatzen direnean.