Kaixo Udaberria! kanpaina

 Hemen: Berriak, Izen-emateak, Lehiaketak, Merkataritza, Toki Garapena eta Enplegua
Kaixo Udaberria!
Eguesibarren udaberrirako gogo handia dugu, eta horregatik Udalak eta merkatarien elkarteak Kaixo Udaberria! kanpaina jarri dugu abian.
Maiatzean, Ibarreko 24 erakusleiho lorez betetzen dira eta sari bikainak dituen ginkana bat gordetzen dute.
ㅤㅤ
Kanpaina honetarako Verónica Peña izan dugu, barnealdeen dekorazioan aditua, erakusleihoak diseinatzeaz eta egiteaz arduratu dena. Erakusleiho horietan Felix Garrido errehabilitazio psikosozialeko zentroak egindako 2.000 paper-lore baino gehiago jarri dira.
ㅤㅤ
Animatu erakusleihoetan zehar ibiltzera, bete ginkanaren formularioa ezkutatutako zenbakiak behar bezala kokatuz eta parte hartu parte hartu duten establezimenduek eman dituzten 24 sarien zozketan.
ㅤㅤ
Ginkana egiteko inprimakiak udaletxean eta kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztietan jaso daitezke eta hemen deskargatu ere: