Partaidetzarako Plan Estrategikoa

Partaidetzarako Plan Estrategikoa 2017ko irailean jarri zen abian eta haren diseinua 2018ko maiatzean bukatu zen.

Hainbat gairi lotutako elkarte, herritar eta teknikariek parte hartu zuten. Honatx gaiak: identitatea eta kontzejuak, euskara, berdintasuna, bizikidetza, bizi-kalitatea, ingurumena, toki-garapena eta gazteria.

Guztira, 253 partaidetza izan dira: 147, diagnosi-fasean, eta 106, Ekintza Plana prestatzeko fasean.

Prozesuan, herritarrendako funtsezko 6 gai atzeman dira:

    • Identitatea
    • Komunikazioa
    • Kultura parte-hartzailea
    • Gazteria
    • Gizarte-dibertsitatea
    • Topalekuak

Ekintza Planean, gainera, 44 jarduketa lehenetsi dira, partaidetza-guneetan proposaturiko 109en artean: laborategiak, elkarrizketak, lan taldeak, etab.

Jarduketak lau gai arlotan bildu dira:

    • Norabide anitzeko komunikazio eraginkorra
    • Udala herritarrei zabalik
    • Eraikuntza kolektiboa
    • Kultura parte-hartzailea

 

Partaidetzarako Plan Estrategikoaren ondorioz, ekimen hauek egin dira edo egiten ari dira:

    • The walking D’Egues
    • Ibilbideak Ibarrean barna
    • Haur organoa
    • Lorea
    • Komunikazio Plana
    • Webgunea
Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento