Enplegua

empleo-1-egues

Eguesibarko Enplegu eta Toki Garapeneko alorrean laguntzak, programak eta ekimenak garatzen ditugu enplegua eta ekintzailetza sustatzeko.

Horrela, enplegu publikoko eskaintzez gain, enplegu-burtsa bat ere badugu, inguru honetako enpresen eskaintzak jasotzeko, herritarrendako interesgarriak izanen direlakoan.

Bestalde, jendea prestatzeko proposamenak eskaintzen ditugu, ibarreko auzokideen enplegugarritasuna hobetzeko, lan merkatuan errazago sar daitezen eta bestelako lan-aukerak izan ditzaten.

Azkenik,enpresa-mintegi bat ere badugu ekintzailetza sustatzeko.