PROPOSAMENAK BOZKATZEKO EPEA IREKI DA 2018ko KIROL SARIAK HAUTATZE ALDERA

 Hemen: Berriak, Kirola

Behin 2018ko KIROL SARIETARAKO proposamenak aurkezteko epea itxita, orain proposamenak bozkatzeko epea ireki da.

Eguesibarren erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarrek izanen dute botoa emateko eskubidea gehien gustatzen zaien aukerari. Erroldatu bakoitzak boto bakarra eman dezake.

Epea otsailaren 3ra arte egonen da zabalik.

Botoa emateko, sakatu HEMEN

Proposatutako kirolariak:

 

Eguesibarko kirolaririk onena emakumezkoen artean 2018.

MAITE LOSARCOS SANTAMARÍA – PADELA
Lorpenak:

Junior kategoriako lehiaketa

1.-Junior kategoriako txapelduna adingabeendako Gaztela eta Leongo lehenbiziko proban (Salamanca).
2.- Junior kategoriako txapelduna adingabeendako Euskadiko bigarren proban (Gasteiz).
3.-Junior kategoriako txapelduna adingabeendako Gaztela eta Leongo hirugarren proban (Valladolid).
4.- Espainiako Txapelketara joaten den Nafarroako selekzioko kidea. Lehenbiziko kategorian bosgarren postua lorturik, kategoriari eutsi zion.
5.- Espainiako bigarrena, eta finalista 2018an Palma Mallorcakoan egin zen masterrean.
6.- Hamargarrena adingabeen Espainiako rankingean.

Kategoria goreneko lehiaketak

1.- Finalerdiko kidea Nafarroako Padeleko Goreneko Zirkuituan, lehenbiziko proban.
2.- Txapeldunordea eta finalista Nafarroako Padeleko Goreneko Zirkuituan, bigarren proban.
3.- Nafarroako Padel MasterClubarekin taldekako txapelduna lehenbiziko kategorian.
4.- Txapelduna Nafarroako Padeleko Goreneko Zirkuituan, hirugarren proban.
2.- Txapeldunordea eta finalista Nafarroako Padeleko Goreneko Zirkuituan, laugarren proban.
6.-Nafarroako selekzioarekin brontzezko domina Espainiako Padeleko Goreneko Txapelketan, bigarren kategorian.
7.- Txapeldunordea eta finalista Nafarroako Padeleko Goreneko Zirkuituan, seigarren proban.
8.- Txapeldunordea Nafarroako Padeleko Goreneko Zirkuituan, zazpigarren eta azken proban.
9.- Nafarroako Padel MasterClubarekin taldekako txapelduna Nafarroako Erresuma Kopan, 2018an.
10.- Hirugarrena Padeleko Goreneko Rankingean, 2018an.

OIHANE VALLEZ PEREZ – EMAKUMEZKOEN BORROKA
Lorpenak:

1.Espainiako txapelduna kadete kategorian.
2.Espainiako txapeldunordea junior kategorian.
3. Europako Txapelketako hamargarrena kadete kategorian.
4.Nazioarteko “Gladiador” Txapelketan txapelduna kadete kategorian.
5.Nazioarteko “La Nucía” Txapelketako txapeldunordea kadete kategorian.

 

Eguesibarko kirol talderik onena 2018.

EGUESIBARKO KIROL TALDEKO GAZTE 2. KATEGORIAKO TALDEA
Lorpenak:

Gazte 2. kategoriako txapelduna, eta gazte 1. kategoriara igotzea.

EGUESIBARKO ALAIA JUNIOR TALDEA
Lorpenak:

Donostia Txapelketako txapeldunak, Anoetan martxoaren 25ean.
Espainiako Kopan Nafarroaren ordezkari aritzeko lehenbizikoa, Milagron apirilaren 16an.
Espainiako Kopan junior kategoriako 1. fasean txapeldunak, Guadalajaran apirilaren 22an.
Espainiako Kopan junior kategoriako 2. fasean brontzezko domina, Zaragozan uztailaren 1ean.
Junior kategorian Nafarroako txapeldunak, Mendillorrin urriaren 6an, eta Espainiako Koparen 3. Fasean Nafarroaren ordezkari aritzeko sailkatuak, Murtzian azaroaren 11n.
Pilarko Txapelketako txapeldunak, Zaragozan urriaren 13an.
Nafarroako Erresuma Txapelketan txapeldunak, Lizarran azaroaren 4an. Uteboko Txapelketako txapeldunak, Utebon (Aragoi) azaroaren 17an.
Euslagym Txapelketako txapeldunordeak, Bilbon azaroaren 25ean.
Espainiako Taldekako Txapelketan txapeldunak, Iruñean abenduan.

TAEKWONDOKO BIKOTEEN TALDE MISTOA: ANAIS SANCHEZ ETA ALEX ELIZALDE
Lorpenak:

Europako kluben bikotekako txapeldunordeak.
Zilarra Iruñeko Open txapelketan.
Zilarra Madrilgo Open txapelketan.
Espainiako klubetako txapeldunak.
2018ko munduko txapelketako Espainiako rankingean bigarrenak.
2018/2019 denboraldian lehenbizikoak Espainiako Taekwondo Federazioaren rankingean.

 

Eguesibarko kirol teknikaririk onena 2018.

ESTEFANIA HUALDE
Lorpenak:

Ibarreko triatloi eskolan eskarmentu handiko kirol teknikaria da. Eskola oso errotua eta eskatua da Eguesibarko haurren artean.

SARA OYON
Lorpenak:

Junior taldeko entrenatzailea:
Donostia Txapelketako txapeldunak, Anoetan martxoaren 25ean.
Espainiako Kopan Nafarroaren ordezkari aritzeko lehenbizikoa, Milagron apirilaren 16an.
Espainiako Kopan junior kategoriako 1. fasean txapeldunak, Guadalajaran apirilaren 22an.
Espainiako Kopan junior kategoriako 2. fasean brontzezko domina, Zaragozan uztailaren 1ean.
Junior kategorian Nafarroako txapeldunak, Mendillorrin urriaren 6an, eta Espainiako Koparen 3. Fasean Nafarroaren ordezkari aritzeko sailkatuak, Murtzian azaroaren 11n.
Pilarko Txapelketako txapeldunak, Zaragozan urriaren 13an.
Nafarroako Erresuma Txapelketan txapeldunak, Lizarran azaroaren 4an. Uteboko Txapelketako txapeldunak, Utebon (Aragoi) azaroaren 17an.
Euslagym Txapelketako txapeldunordeak, Bilbon azaroaren 25ean.
Espainiako Taldekako Txapelketan txapeldunak, Iruñean abenduan.

ciudad-de-la-innovacionciudad-de-la-innovacion