Zinemako emakumeei buruzko hitzaldi-tailerra apirilaren 27ra atzeratu da

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Espazio arazoak direla eta, apirilaren 5erako aurreikusitako solasaldi-tailerra apirilaren 27an, asteazkena, izango da, 18:00etatik 20:00etara, Eguesibarko udaletxeko komisio aretoan.

“Rebeldes y peligrosas de cine” hitzaldi-tailerra egingo da María Castejón idazle, historialari, irakasle, zinema-kritikari eta Ibarreko bizilagunarekin. Zineman bizi diren emakume apurtzaile ereduei buruz hitz egingo du, “Rebeldes y peligrosas de cine” izenburua duen bere liburuko protagonistak baitira. Sarrera doakoa da, lekua bete arte.

“Rebeldes y peligrosas de cine” 2020ko abenduan argitaratu zen. Laburpenak honela dio: «Benetan, eredu posible bakarrak emakume nekatu, inperfektu eta ildaskadunak direla? Benetan ez dela bateragarria besteen kaka garbitzeagatik izorratuta egotea eta Wonder Woman bezalako pertsonaia batez disfrutatzea? Zinemak bidegabeko errealitateak salatzen ditu, baina baita imaginarioak eraiki, desioak ase, eta fantasiaz gozatzeko aukera eman ere. Errebeldeak eta arriskutsuak dira zineman arauetatik urruntzen diren, genero-aginduak dinamizatzen dituzten eta erreferente berriak diren emakumeak. Baina inposatutakoarekin hausteak beti du prezio bat. Zinema-pantailetako protagonistei buruz hausnartzea proposatzen dugu. Orain berreskuratu, ikusi, deseraiki eta esan zutenaren irakurketa berriak egin nahi ditugula”.

Haraneko kultur sektoreko ekintzaile honen liburua Eguzki liburu-dendan dago eskuragarri, Sarrigurenen.

Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arlotik barkamenak eskatzen ditugu azken orduko ezusteko honek eragin dituen eragozpenengatik, eta datorren apirilaren 27ko 18:00etako hitzordura joatera animatzen zaituztegu.

warning-sign-30915_960_720Ayuntamiento Valle Eguees 4306 8683030