Trafiko mozketak asteburuan

 Hemen: Berriak

¡¡¡ ADI, TRAFIKO MOZKETAK !!!

APIRILAK 2, LARUNBATA:

16:00etatik 19:30etara bitartean, gutxi gorabehera, momentu puntualetan trafikoa eten egingo da Sarrigurenen, Eguesibarko Duatloia dela eta.

Jorge Oteiza Etorbidea (Sarrigurengo kirol hiriaren aurrean) itxita egongo da 7:00etatik aurrera.

16:00etatik aurrera bide hauek moztuko dira: NA 2310a Tracasako biribilgunetik Aranguren Ibarreko sarreraraino, Europar Batasuna Etorbidea, NA2310era sartzeko biribilgunetik Urbasa kalera sartzeko biribilguneraino eta Espainia Etorbidea, Nafarroako Erresumako sarbidetik Garajonai kaleraino.

Nafarroako Erresuma Etorbideko irteera erabiltzea gomendatzen da.

Jorge Oteiza kalean eta Europar Batasuna Etorbidean, futbol zelaiaren tartean, ez aparkatzea gomendatzen da.

APIRILAK 3, IGANDEA:

10:30etatik 11:45tara bitartean, gutxi gorabehera, trafiko-etenaldi puntualak izango dira Sarrigurenen, Enpresen I. Lasterketa dela eta.

Jorge Oteiza Etorbidea (Sarrigurengo kirol hiriaren parean) itxita egongo da 7:00etatik aurrera.

Jorge Oteiza kalean ez aparkatzea gomendatzen da.

whatsapp-image-2022-03-30-at-11.26.41-ammujeres-de-cine