Azaroaren 25eko eskolako marrazketa lehiaketa erabakita

 Hemen: Berriak

Joan den azaroan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna zela eta, marrazki-lehiaketa bat antolatu zen, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin lotutako balioetan oinarritutako berdintasunezko kultura sustatzeko eta genero-indarkeriaren aurka borrokatzearen garrantzia nabarmentzeko.

Hiru kategoriatan banatutako lehiaketara (6-8 urte, 9-10 urte eta 11-13 urte) 73 marrazki aurkeztu ziren guztira. Hain altua izan zen parte-hartzaile kopurua eta lanen kalitatea, epaimahaikideek zaila izan zutela aukeratzea. Horregatik, kategoria bakoitzeko hiru irabazleez gain, lau finalista gehiagori accesit bat ematea erabaki zen (berdintasunari buruzko haur-liburu moduan).

Berdintasun Arloa dagoeneko irabazleekin harremanetan jarri da telefono edo posta elektroniko bidez, eta saria nola trukatu azaldu zaie (75 euroko bonua, Ibarreko dendetan gastatzekoa) edo, finalistetako bat izanez gero, nola jaso accesita.

 

6-8 urteko kategoriako marrazki irabazlea:

9-10 urteko kategoriako marrazki irabazlea:

11-13 urteko kategoriako marrazki irabazlea:

portada-del-calendariowhatsapp-image-2022-01-25-at-13.48.53-1