SARRIGURENGO KIROL-HIRIKO SPINNING ARETOAREN INAUGURAZIOA

 Hemen: Berriak, Kirola

Gaur, 2022ko martxoaren 11n, Sarrigurengo Kirol Hiriko Spinning Aretoa inauguratu da. Inaugurazioa Juliana Anchundia andreak egin du, Eguesibarko Udaleko Kirol zinegotzi delegatuak, Juan Eseverri udal kirol instalazioen zuzendariak lagunduta.

Zinegotziak honako hitz hauek zuzendu dizkie bertaratutakoei:

 

“2022an gauzatuko den inbertsio-programaren barruan sortu den spinning gela berria aurkeztu nahi dizuegu.

Inbertsio horiek instalazioak eta abonatuei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzera bideratuko dira beti.

Gaur Spinningen jardunari eskainitako areto hau inauguratuko da. Jarduera honek parte-hartze handia du Kirol Aktiboa programaren barruan.

Spinning-eko 35 bizikleta erosi dira, jarduerarako interesgarriak diren datuak islatzen dituen pantaila batekin, hala nola, une bakoitzean sortzen diren potentzia-wattak, erresistentzia-maila, bihotz-maiztasuna, abiadura, etab.

Aretoa osatzeko, eszenatoki berri bat, soinu-mahaia, ordenagailua, argi-jokoa, areto osoak saio bakoitza jarraitu ahal izateko pantailak, jarduera zuzentzen duen monitoreari zuzendutako kamera…

Laburbilduz, spinning-gela moderno eta gaur egungoa, erabiltzaileentzako zerbitzua hobetuko duena.

Eta hori guztia jarduera hau ahalbidetzen duten teknikariekin osatzen da: Iñigo, Jessica, Javi, Dani, Iker, Oihane.

Gaurko egunerako saio bereziak prestatu ditugu: gaur goizekoa eta arratsaldean 3, saio bakoitzeko 2 monitorerekin.

Espazio berri honekin ahalik eta gehien goza dezazuen opa dizuegu. ”

 

Jarraian, lehenengo spinning saio berezia egin da.

ach_cartel-002_page-0001whatsapp-image-2022-03-13-at-21.15.54