Zaldi Zuri kluba Nafarroako kirol jokoetako xake finaletan

 Hemen: Berriak, Kirola

Pasaden martxoaren 13an Nafarroako kirol jokoetako xake finalak jokatu ziren.

Sarrigurengo (Eguesibar) Zaldi Zuri klubetik honako hauek parte hartu zuten:

– Nagore Domench (12 urtetik beherako emakumezkoak).

– Oier Lazkoz (10 urtetik beherako gizonezkoak).

– Jon Berriozabal (8 urtetik beherako gizonezkoak).

– Iraia Ciganda (8 urtetik beherako emakumezkoak).

– Vanessa Casedas (8 urtetik beherako emakumezkoak).

Txapelketa honetarako, parte-hartzaile guztiek Iruñea, Tutera eta finalerdietako aurreko faseetan sailkatu behar izan zuten.

Maila oso altua zen, iritsi izana merezimendu bat zen guztiontzat. Parte-hartzaile guztiek 7 partida jokatu behar izan zituzten goizean eta arratsaldean.

Gure bost partaideek xakean gozatu zuten eta garaikurrik lortu ez bazuten ere, Jon eta Iraia atarian geratu ziren, merezimendu handiko 4. postuarekin.

Pixkanaka, Zaldi Zuri kluba Nafarroako xakearen panoraman lekua egiten ari da eta orain lanean jarraituko du datorren urtean Eguesibarko haur gehiagok esperientzia horretaz gozatzeko aukera izan dezaten.

whatsapp-image-2022-03-11-at-11.34.34pexels-the-happiest-face-804108