EGUESIBARKO PARTE HARTZEA KUDEATZEKO PLATAFORMA ERABILGARRI DAGO 460 auzokidek baino gehiagok eman dute izena Eguesibarko parte hartzea kudeatzeko plataforman.

 Hemen: Gardentasuna eta parte-hartzea, Parte-hartzea

 Valledeeguesparticipa.com

Eguesibarko Udalak plataforma anitzeko tresna berria zabaldu zuen martxoan, herritarren parte-hartzea bultzatzeko.

www.valledeeguesparticipa.com webgunearen bidez eta smartphon eta tabletetara egokitutako aplikazio baten bidez, Eguesibarko auzokideek aukera izanen dute Udalak hemendik aurrera irekiko dituen partaidetza prozesuetan izena erraz emateko eta horietan aktiboki parte hartzeko.

Tresna berria gaztelaniaz eta euskaraz erabiltzen ahal da, eta parte hartzeko prozesuak erraztuko ditu. Hain zuzen ere, prozesu horiek proiektu zehatzetan xehaturik eta zortzi gai nagusitan antolaturik daude: Identitatea eta Kontzejuak; Berdintasuna; Euskara; Toki Garapena; Bizitza Kalitatea; Bizikidetza; Ingurumena eta Plangintza; eta Haurtzaroa eta Gazteria, guztiak kolore bizien bidez irudikaturik.

Izan ere, www.valledeeguesparticipa.com plataforma berriaren irudi korporatiboa zortzi hosto koloreduneko lorea da, eta kolore horiek Udalaren partaidetza alorrak irudikatzen dituzte.

Plataforma zenbakitan

Plataforma abiatu eta hilabetera, 460 pertsonak baino gehiagok eman dute izena, eta, horietarik %50k eskatu du Udalak martxan jartzen dituen prozesuei buruko informazioa jasotzeko. Izan ere, honako alor hauek dira auzokideen interes handiena piztu dutenak: toki garapena, %53; haurtzaroa eta gazteria, %52; eta bizi kalitatea, %46.

Denboraldi horretan herri bozketa bat egin da plataformaren bidez, aurrekontu parte-hartzaileei buruzkoa, hain zuzen. 300 pertsonak parte hartu dute bozketan.

portada_veranoludoguarderia