2022ko Sarrigurengo jaietako suziria jaurtitzeko herri bozketa irabazi duen proposamena CD Valle de Egúés eta Mulier FCN nesken infantil-kadete taldeetako kapitainena izan da.

 Hemen: Berriak, Jaiak, Parte-hartzea
  • Bi taldeetako kapitainek botako dute festetako suziria datorren ekainaren 10ean, ostirala.
  • Proposamen honen bidez, irain matxisten biktima diren jokalariei laguntzeko eta tratu txarren biktimen alde bat egin izana nabarmendu nahi izan da.
  • Baliozko 282 botoetatik 191 jaso ditu proposamen irabazleak.

Herri bozketan CD Valle de Egüés (udal kirol eskolak) eta Mulier FCN taldeetako infantil-kadete emakumezkoen futbol taldeetako kapitainen proposamena nagusitu da, irain matxisten biktima izan diren jokalarien alde eta tratu txarren biktimen alde egindako lanagatik. Beraz, beraiek botako dute suziria Sarriguren 2022ko festetan, datorren ekainaren 10ean, ostirala.

Maiatzaren 11n amaitu zen herri-bozketan, 449 boto jaso dira; horietatik 102 Haranean erroldatuta ez dauden pertsonenak dira, 5 16 urtetik beherakoenak eta 60 boto errepikatuak dira. Azkenik, baliozko 282 botoetatik 191 eskuratu ditu proposamen irabazleak.

copia-de-programa-escuelas-deportivas-valle-de-egues-deporte-federado-baseImg 3696