Kirol arrakastak Judo eta Wrestling Eguesibar-entzat

 Hemen: Berriak, Kirola

Judo eta Wrestling Eguesibar taldeen lehiaketa denboraldia amaitu da. Oso klub txikia izanik, beste behin ere bere borrokalariak ranking nazionaleko postu gorenetan geratu dira.

Valentzian ospatu zen 20 urtez azpiko Espainiako txapelketan Aimar Alzón eta Oihane Bisbal kirolariek urrea lortu zuten euren kategorietan.

Coruñan ospatu zen kadete eta 23 urtez azpiko borroka olinpikoen Espainiako txapelketan, klubak hiru borrokalari izan zituen ordezkari. Sergio Valles eta Aimar Alzón bigarren urtez jarraian Espainiako txapeldun izan ziren borroka olinpiko librean eta Oihane Bisbalek emakumezkoen borroka librean merezitako zilarra lortu zuen.

Gure foru-erkidegoan, borrokan, hirurak dira txapeldun eztabaidaezinak beren pisuetan.

Nafarroako Judo txapelketetan Sergio Valles eta Oihane Bisbalek brontzea lortu dute.

txikis-tomanvinilo