FESTETAKO KARTEL LEHIAKETA ETA HAURREN UDALBATZA

 Hemen: Berriak, Jaiak

Badirudi aurten azkenean gure festa maiteak ospatzen ahalko ditugula. Sarrigurengoak ekainaren 10, 11 eta 12an izanen dira, eta, ohi bezala, gazteenek festetako kartelaren aukeraketan parte hartu eta udalbatzako kide izaten ahalko dira.

Lehen Hezkuntzako 4. maila ikasten baduzu eta jaietako igandean txupinazoa botako duen haurren udalbatzan parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu mezu bat cultura-kultura@egues.es helbidera, zure izen-abizenak, jaioteguna eta parte hartzeko arrazoia adieraziz.

Lehen Hezkuntzako 5. edo 6. mailan bazaude, zure marrazkia aurkezten ahal duzu festak iragarriko duen kartela aukeratzeko. Parte hartzeko baldintzak eta erabili beharreko txantiloia dituzten oinarriak jarraian dituzu:

Lehiaketaren oinarriak
Tamaño : 294.2 kB Formato : PDF
Txantiloia
Tamaño : 575 kB Formato : PDF

Bi ekintzetarako eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 6an bukatuko da.

conciliacionwhatsapp-image-2022-04-09-at-7.36.47-pm-1