EGUESIBARKO UDALAK HIRU HITZARMEN SINATU DITU UDALERRIAN KIROLA SUSTATUKO DUTEN KIROL KLUBEKIN

 Hemen: Berriak, Kirola

Eguesibarko Udalak hitzarmenak sinatu ditu Club Lakarri Arco Escuela Valle de Egüés klubarekin, Gorraiz Golf Klubarekin eta Inercia XC Kirol Klubarekin.

Asteartean, martxoaren 15ean, Eguesibarko Udaletxean, kirol hitzarmenak sinatu ziren Ibarrean kirola bultzatzeko ekintzak sustatu, antolatu eta garatzen dituzten entitate eta klubekin.

Juliana Anchundia Kirol zinegotziak Udalak kirolarekin duen konpromisoa nabarmendu zuen, gizarte kohesiorako eta integraziorako elementu gisa, eta eskerrak eman zizkien klubetako ordezkariei Eguesibarko herritarren artean kirola sustatzeko egindako lanagatik.

Kirol klub eta entitateen aldetik, Verónica López (Club Deportivo Inercia XC), Albert Gurbindo (Gorraiz Golf Kluba) eta Txemari Zurbanok (Club Lakarri Arco Escuela Valle de Egüés) sinatu zuten.

sarrigurensummerschool-rurapolis_com-cartel