Hitzaldia eta bizikleta irteera

 Hemen: Berriak, Kirola

Igande honetan, martxoak 20, hitzaldi bat izango dugu “Bicimugi” sustatzeko jardueren barruan, eta, ondoren, bizikleta-irteera bat.

Hitzaldia 10:00etan izango da Oihanburu aretoan, eta, ondoren, bizikleta-irteera. Jende guztiarentzat egokitua dago, baina, bereziki, neska eta emakumeei zuzentzen zaie.

Gure herrian bizi diren adin guztietako emakumeentzako sentsibilizazio eta ahalduntze jardueren bidez, gure ingurua eta osasuna zaindu nahi ditugu. Mugi gaitezen bizikletaz!

Izen emateak: https://bit.ly/3q83HXf

Ibilbidea: https://bit.ly/3q6T8ns