Eguesibarko Truke Azokaren XII. edizioa

 Hemen: Berriak

Abenduaren 15ean egingo da, 16:00etatik 19:00etara FAZ-en.

Gauzak jasotzeko eta azokan truka daitezkeen tiketengatik aldatzeko egunak azaroaren 28, 29, 30 eta abenduaren 1a izango dira 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:00etara eta abenduaren 2 eta 5a 10:00etatik 13:00etara.

Jolasak eta jostailuak, liburuak, musika artikuluak, dekorazioa eta tresneria, etxetresna elektriko txikiak, kirol materiala, etab. bilduko dira. Ez da arropa eta oinetakorik onartuko.

Azokaren egunean txokolate jana eta animazioa egongo dira.

Informazio gehiagorako deitu 679096147 ala 948165651 zenbakira edo idatzi btiempcaf@egues.es helbide elektronikora.

copia-de-diseno-sin-titulo1668776358343