Zatoz Sarrigurenera paseatzera!

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Joan den ekainean tailer bat egin genuen, non genero-ikuspegidun hirigintzari buruzko zertzelada batzuk eman genituen, eta, amaitzeko, Sarrigurengo puntu beltzen mapaketa egin genuen. Orain, puntu beltzen mapa egiten jarraitzeko, ibilaldi bat egingo dugu tailerrean identifikatutako lekuetatik.

Emakumea bazara eta Sarrigurenen bizi, lan edo bizitza egiten baduzu, zatoz gurekin paseatzera eta lagundu iezaguzu Haraneko puntu beltzen mapa egiten! Irailaren 13an zain izango zaitugu Maristen Aparkalekuan 18: 30ean. Egin dezagun guztion artean Ibar hobea eta seguruagoa.

Puntu beltzen mapa Eguesibarreko Udaleko Berdintasun Arloak bultzatu eta koordinatutako proiektua da, Eguesibarreko Genero Berdintasunerako II. Planaren barruan dagoen “Emakumeen ahalduntzea, partaidetza soziopolitikoa eta balio-aldaketa” esku-hartze ardatzaren barruan. Proiektu hori Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz laguntzen du, eta dLaVk garatzen du, hirigintza feministan, ekologian, parte-hartzean eta ekitatean adituak.

Fiestas ElíaPaseos saludables