PARKELAGUNA EGITASMOAREN AURKEZPEN TAILERRA

 Hemen: Berriak, Euskara
0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako eta gutxieneko euskara-maila B1 edo baliokidea duten gurasoentzako aisialdi-programa. Etxeko hizkuntza ohituretan eta transmisioan eragiteko egitasmoa da, guraso euskaldunak harremanetan jarriz, haurrekin jolasteko tresnak eskaintzen dituena. Urrian hasiko da, astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara, Joakin Lizarraga ikastetxean.
Anima zaitez zure seme/alabarekin aurkezpen tailerrera, astelehenean, irailak 25, 17:00etan, Sarrigurengo Oihanburu aretoan!
Gente Conduciendo Autos Calle CiudadArbol Verde Alzheimer