Aste Santua Olazko Ludotekan

 Hemen: Berriak, Ludoteka

Apirilaren 19tik 22ra, 3 eta 12 urte bitarteko haurrek ludotekako jarduerez gozatu ahalko dute (baldin eta ludotekan erregistraturik badaude). Ordutegia 08:00etatik 15:00etara izango da, eta gehienez 5 ordu egon ahalko dira egunean.

 

Prezioa:

Ibarrean erroldatutakoek: 20€/asteko

Erroldatu gabeek: 40€/ asteko

Plazak: 40

Tarifa hobaridunak ezarriko dira

 

Izen emateak:

Plaza eskatzea: Apirilaren 4 eta 5ean, 012-Infolocal telefonoaren bitartez

Plazak familia unitateen arabera zozketatzea: Apirilaren 6ean

Familiei jakinaraztea: SMS baten bidez, apirilaren 8an

Ordainketa: Apirilaren 11an

 

Zehazturiko datetan norbaitek ordaintzen ez badu, plazarik gabe geldituko da. Plaza erreserbatu ondoren, zenbatekoa ez da itzuliko, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

 

Gainera, 5 plaza gehiago egonen dira, egunero aurrez aurre eskatzen ahalko direnak, edo, bestela, telefono honetara deituz: 948 33 79 74.

img-20220302-wa0020Pexels Cottonbro 3661193