IGANDEAN EGITEKOA ZEN MOZORRO LEHIAKETA BERTAN BEHERA GERATU DA

 Hemen: Berriak, Jaiak

Jaietako igandean, 18:00etan, karpa gaztean egingo zen mozorro-lehiaketa bertan behera geratu da izen-ematerik ez zegoelako. Eguesibarko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteko establezimenduetako oparien zozketari eutsiko zaio.

 

Igande arratsaldean bi karpetako ekitaldietara joaten direnek zenbakiak jasoko dituzte zozketa horretarako. Mozorrotzen diren pertsonek bi zenbaki jasoko dituzte.

 

Zozketa 19:30ean egingo da gazte karpan, “Pata punn!!!” familia kontzertua amaitu ondoren, eta mozorro-lehiaketako sariak banatzeko asmoa zegoen unean.