Sarrigurengo pump track-a handitzeko lanak hasi dira.

 Hemen: Berriak
  • Obra uztailaren erdialderako amaitzea aurreikusten da.
  • 1.000 metro karratu zabaltzeaz gain, atsedenleku bat ere sortuko da.
  • Pista aurrekoari atxikita eraikiko da, zirkuitu batetik bestera etenik gabe igarotzeko aukera egon dadin.

Sarrigurengo pump track-a handitzeko lanak hasi dira. Pista uztailaren erdialderako prest egotea aurreikusten da, eta aurrekoari atxikita eraikiko da, zirkuitu batetik bestera etenik gabe igaro ahal izateko.

Pump track pistarako 1.000 metro karratu gehiago izateaz gain, atsedenleku bat ere sortuko da, bankuak, paperontziak eta iturri bat dituena, eta espaloiko farolei atxikitako foku batzuek argiztatuko dute gunea. Zirkuituko barruko irlatxoak pistako material berarekin errematatuko dira, baina beste kolore batean.

Jorge Oteiza etorbidean, ikastetxearen atzean dagoen pump track-aren handitze honekin, haraneko gazteen aisialdirako gune bat ezarri da. Duela hilabete batzuk inauguratu zen kalistenia parkearekin batera, aisialdi osasungarria eta kirola sustatu nahi ditu Udalak.

Obrak egiteko ardura Construcciones Valeriano Santesteban S.L. enpresak du, 106.700 euro + BEZa-gatik.

img_6501cartel-nuevas-inscripciones