Sarrigurengo Kirol Hiriko erretegiak berriz irekiko dira

 Hemen: Berriak

Larunbat honetan, maiatzaren 15ean, irekiko dira berriro Sarrigurengo Kirol Hiriko erretegiak.

Osasun-egoerari egokitutako erreserba- eta funtzionamendu-protokoloa onartu da, kirol-hirian dauden 8 erretegietatik 4 erabili eta gozatu ahal izateko.

Erabiltzaileek bi ordutegitarako erreserbak eskatu ahal izango dituzte, bata eguerdikoa eta bestea arratsalde-gauekoa, azken hori kontuan hartuta egungo araudiaren arabera udal kirol instalazioak 21:00etan itxi behar direla.

Erreserbak https://sarriguren.provis.es helbidearen bidez egin ahal izango dira, aurreko eguneko 9:30ak arte. Egun bakoitzeko 10:00etan egingo da zozketa, eskaera gehiago badaude erretegiak baino. Erretegiak baino eskaera gutxiago egonez gero, erretegi bat esleituko zaio zuzenean eskatzaile bakoitzari.

Egun bakoitzeko 10:00etatik aurrera eta erretegiak libre badaude, eskaeraren ordenaren arabera esleituko da, webgunearen bidez sartzeko beharrik gabe.

Erretegi bakoitzak mahai bat izango du esleituta.
Adin nagusiko abonatuek erreserba egin ahal izango dute.

Sports 2952560 1280Folleto Escuelas Deportivas 1